Neska haur-jalearen bazkaria
Anaïs Vaugelade-ren Le déjeuner de la petite ogresse albumaren itzulpena.
Lehen mailako 3. zikloarentzat.
Laburpena
Neska haur-jaleak arazo bat badu : harrapatu duen mutikoa ez da haren beldur ; neskatxa ohartzen da ez duela jateko gogorik.
Alta, zazpi urteko neska haur- jale batek jateko beharra badu...
Zati bat
"neska haur-jale bat da. Haren ama hila da, haren aita hila da, eta alimaleko jauregi batean bizi da, bakar-bakarrik.Igande guziez, bazkaltzeko, neska haur-jaleak haur bat jaten du.
Familiako ohitura holakoa dute haur-jaleek: astean haur bat eta besta egunetan bi jaten dituzte. (...)"
Ustiapen pedagogikoa :
Ustiapen pedagogikoaren erreferentzia zenbait :
CDDP Cantal
Sarean
Gutizia atipiko bat
http://paperekoa.berria.info/plaza/...
Ez didazu esango, irakurle, izenburuak berak erakartzen ez duenik: Neska haur-jalearen bazkaria! Bai horixe, album ilustratu hau izenburutik hasita da apartekoa!
Narrazioa biografia intimo baten moduan kontatuta dago, bi pertsonaien maitasun istorioan zentratuta. Neskato haur-jaleak bere patua aldaraziko dion mutiko berezi bat ezagutuko du, eta haien harremanaren gorabeherek hartzen dute kontaketa osoa.
Testuan zehar intriga sortzen da, pertsonaien jokamoldeaz zalantzak pizten, eta amaiera bera, irekia izanik, iradokitzailea da. Irakurri osteko unean, bidea zabaltzen zaigu hausnar dezagun neskatoaren izaeraz, jaiotzetikoak diren pultsioak dominatzeaz eta beste hainbeste kontuz... azken buruan dugun patuaz eta gure jokamoldeez pentsatzera eraman gaitzaketenak.
Koloreak gutxika ageri dira: masa handiak erabiltzen ditu atzealdeak eraikitzeko, ia beti sepiak, batzuetan berdea (natura). Fokuan dagoena nabarmentzeko gorriak eta horiak aukeratzen ditu. Urdinik ez. Ur-margoak aukeratzen ditu eta pintzelkada guztiak bere lekuan daude. Marrazketarekin ere gauza bera, marrazkiak lerro sotil eta juxtuekin eraikita daude, hamaika aldiz pentsatu eta zuzendutako obra baten emaitza direla iradokiz.
Baten batek pentsa dezake —nire azalpen baldarrak direla tarteko— obra zurrun edo itogarria dela hau, baina alderantziz da: eskuartean dugun aldioro, freskotasun eta askatasun sentimen batek hartzen gaitu.
| Jatorrizko titulua : | Le déjeuner de la petite ogresse - L’école des loisirs |
| Autorea(k) : | Anaïs Vaugelade |
| Ilustratzailea(k) : | Anaïs Vaugelade |
| Itzultzailea(k) : | Maialen Videgain |
| Hizkuntz gainbegirada : | Jean-Louis Davant euskaltzaina |

Artikuluari erantzun
Oharren haria segitu :
| 