Otso gosetua - Hiru otso

2009-ko iraila

Sorkuntza

Traduction de l'article : français

Otso gosetua : Amaia Hennebute-Millard-ek sortu ipuina.

Amaia Hennebutte Millard-en HIRU OTSO izeneko obra : hiru album eta CDa.

Bereziki bigarren zikloko ikasleei zuzenduak dira

Ipuina entzungai


Zati bat

"Otsoa oso gormanta zen.
"Otso goseak, oiloa amets."

Bat-batean, karrikan berean
ziztu bizian, mutturpean...
oilo kamioi bat pasatzen...


- Kaka zaharra, egiazko oiloak !!
bota zuen Otsok
Eta briu-brau, harrapaladan, lasterkatu zen.
Noizbait, nonbait, kamioia geldituko zen.
Harra hor, bada, oilategia !
(...)"

Ustiapen pedagogikoa :

Sarean

’Hiru otso’ trilogia atera du Ikasek, ipuinetik soinura, osoki berezia den lana

http://paperekoa.berria.info/plaza/...

Haurren beldurrak islatzen dituzten otsoen istorioak bildu dituzte hiru liburu eta disko batean

Nora Arbelbide. Uztaritze

Ikas pedagogia zentroak sorkuntza berri koloretsu bat dakar urte bukaerarako. Hiru otso hiru liburuk eta disko grabaketa batek osatzen duten bilduma da. Gainera, eta ez baita usu gertatzen, Ikasekoek berek azpimarraturik, hastetik buru sorkuntza lan berezi baten emaitza da proiektua. Izan ere, hiru liburuetako ipuinak Senpereko Amaia Hennebutte Millardek idatziak ditu. Lehenean, Hiru xerri ttipien ipuin ezaguna arramoldatua du. Fanny Millardek ilustratu du. Bigarrena, Otsoa, axeria eta ahuntzak euskal mitologiako kondaira bertsotan eman du, Luca Eno Trimaldik Txinako tintaz loratu duena. Hirugarrena Otso gosetua da, ipuin asmatua eta gaurko munduan kokatzen dena, Lontxo Iriartek ilustratua. Guztien irakurketa musikatua proposatzen dute diskoan, Jesus Aured musikariak girotua.

«Hiru otso» bilduma prestatu du Ikas zentroak, otsoari beste begirada batekin behatzeko

http://www.gara.net/paperezkoa/2009...

Hiru liburuz eta disko batez osatua da lana eta gutitan argitaratzen diren sorkuntza horietako bat da. «Ikas zentroak liburu klasikoak itzultzen ditu gehienetan, baina oraingoan, 2007an `Lodikroko’ sorkuntza aurkeztu genizuen bezala, plazer anitzekin `Hiru otso’ izeneko lana plazaratzen dugu » adierazten du Anes Dufau Ikas zentroko zuzendariak. (...) Hirugarrena, `Otso gosetua’, sorkuntza garaikidea da. Idazkera modernoa erabili du Amaia Hennebutte sortzaileak, esaldi laburrak erabiliz. Lontxo Iriartek ditu marrazkiak egin. Ilustrazio garaikidea eta koloretsua landu du sorkuntzarekin ongi bat etortzeko.

Otsoa beste begirada batekin behatzeko obra zabala bezain aberatsa argitaratu du Ikas zentroak

http://www.kazeta.info/kultura/otso...

Autorea(k) : Amaia Hennebute-Millard
Ilustratzailea(k) : Lontxo Yriarte
Hizkuntz gainbegirada : Jean-Louis Davant euskaltzaina
musika Jesus Aured
Boza : Dominique Recalt


Albuma - 21 x 25 cm - 48  orri - ISBN : 978-2-84963-065-5
Prezio publikoa : 13 € - Dohainik zabaldua iparraldeko ikastetxeetan

Argazkiak

JPEG - 45.3 KB JPEG - 390.9 KB

Artikuluari erantzun

Nor zira ?
Zure oharra hemen ezar ezazu

Oharren haria segitu : RSS 2.0 | Atom