Otsoa, axeria eta ahuntzak - Hiru otso

2009-ko iraila

Sorkuntza

Traduction de l'article : français

Otso, axeria eta ahuntzak : Cerquand-en bildumako ipuina, Amaia Hennebute-Millard-ek bertsotan moldatua, Aines Dufauren esku hartzearekin.

Amaia Hennebutte Millard-en HIRU OTSO izeneko obra : hiru album eta CDa.

Bereziki bigarren zikloko ikasleei zuzendua.

Ipuina entzungai


Zati bat

"Behin batean, mendi kaskoan,
primadera eder-ederrean,
zazpi ahuntz ari ziren alhan.

Zazpiak xuri-xuriak ziran,
zazpiak lagunak aspaldian,
ahuntz horiek ibilki mendian,
eta pitikak etxean, goxoan.

Hara, bat-batean, tupustean,
OTSOA ! tropa erdi-erdian,
jateko, irensteko irrikan !
(...)"

Ustiapen pedagogikoa :

Ikus ustiapen pedagogikoa sarean : http://www.ikas.org/baliabideak/Hir...

Sarean

’Hiru otso’ trilogia atera du Ikasek, ipuinetik soinura, osoki berezia den lana

http://paperekoa.berria.info/plaza/...

Haurren beldurrak islatzen dituzten otsoen istorioak bildu dituzte hiru liburu eta disko batean

Nora Arbelbide. Uztaritze

Ikas pedagogia zentroak sorkuntza berri koloretsu bat dakar urte bukaerarako. Hiru otso hiru liburuk eta disko grabaketa batek osatzen duten bilduma da. Gainera, eta ez baita usu gertatzen, Ikasekoek berek azpimarraturik, hastetik buru sorkuntza lan berezi baten emaitza da proiektua. Izan ere, hiru liburuetako ipuinak Senpereko Amaia Hennebutte Millardek idatziak ditu. Lehenean, Hiru xerri ttipien ipuin ezaguna arramoldatua du. Fanny Millardek ilustratu du. Bigarrena, Otsoa, axeria eta ahuntzak euskal mitologiako kondaira bertsotan eman du, Luca Eno Trimaldik Txinako tintaz loratu duena. Hirugarrena Otso gosetua da, ipuin asmatua eta gaurko munduan kokatzen dena, Lontxo Iriartek ilustratua. Guztien irakurketa musikatua proposatzen dute diskoan, Jesus Aured musikariak girotua.

«Hiru otso» bilduma prestatu du Ikas zentroak, otsoari beste begirada batekin behatzeko

http://www.gara.net/paperezkoa/2009...

Hiru liburuz eta disko batez osatua da lana eta gutitan argitaratzen diren sorkuntza horietako bat da. «Ikas zentroak liburu klasikoak itzultzen ditu gehienetan, baina oraingoan, 2007an `Lodikroko’ sorkuntza aurkeztu genizuen bezala, plazer anitzekin `Hiru otso’ izeneko lana plazaratzen dugu » adierazten du Anes Dufau Ikas zentroko zuzendariak. (...)

Bigarren liburua, `Otsoa, axeria eta ahuntza’, euskal ohituretatik ateratakoa da, euskal mitologiako leienda batetik hain zuzen. Idazkera erritmoan eta bertsotan landu du Hennebuttek. Luca Eno Trimaldik ilustrazio landu du manera tradizionalean. «Pasaiak ongi uztartzen dira Txinako tintaren teknikarekin eta txuri-beltzaren hautuarekin», azaltzen du marrazkilariak.

Otsoa beste begirada batekin behatzeko obra zabala bezain aberatsa argitaratu du Ikas zentroak

http://www.kazeta.info/kultura/otso...

Autorea(k) : Amaia Hennebute-Millard
Ilustratzailea(k) : Luca Eno Trimaldi
Hizkuntz gainbegirada : Jean-Louis Davant euskaltzaina
musika Jesus Aured
Boza : Amaia Hennebute-Millard
Boza 2 : Jesus Aured, Elea Millard Hennebute eta Julen Aured


Albuma - 21 x 25 cm - 48  orri - ISBN : 978-2-84963-064-8
Prezio publikoa : 13 € - Dohainik zabaldua iparraldeko ikastetxeetan

Argazkiak

JPEG - 45.3 KB JPEG - 390.9 KB

Artikuluari erantzun

Nor zira ?
Zure oharra hemen ezar ezazu

Oharren haria segitu : RSS 2.0 | Atom