Zeraldaren erraldoia

2011-ko azaroa

Itzulpena

Traduction de l'article : français

Tomi Ungerer-en Zeralda’s ogre (L’ogre de Zeralda) albumaren itzulpena.

Lehen mailako 3. zikloarentzat.


Laburpena

Haur-jaleak ez du gehiago haurrik jateko, salbu ustegabetarik aurkituko duen Zeralda neskatxa...

Zati bat

"Behin batean, bazen bakarrik bizi zen haur-jale bat. Haur-jale gehienek bezala, hortz zorrotzak zituen, bizar ziztakorra, alimaleko sudurra eta ganibet handia. Beti haserre eta gose zebilen. Askaltzeko, haurren jatea zuen gogokoen.
Egun oroz, haur-jalea hirira zetorren eta haur batzuk harrapatzen zituen. Izialduraz, burasoek sekretuzko aterpeak zilatzen zituzten beren umeentzat. Mutikoak eta neskak kutxa eta barriketan, soto ilunetan eta lurpeko bideetan gordetzen zituzten. Eskolak huts ziren eta irakasleak langabe.(...)"

Ustiapen pedagogikoa :

Ustiapen pedagogikoaren erreferentzia zenbait :
- CDDP Cantal

Sarean

Haur-jaleen neska txatxa deliziusa

IMANOL MERCERO - http://paperekoa.berria.info/plaza/...

Haur-jale baten istorioa da hau, amaiera oneko istorioa, direnetan haur-jale asegaitzenarena: «Beti naiz goseak hila: / Badator neska, mutila. / Banoa bazkari bila. / Goseak ez nazan ehortz / behar nituzke ume bortz / jateko aho bete hortz».

Halako lan probokatzailearen atzean XX. mendeko egile goraipatuenetariko bat dago, euskal letretan Hiru bidelapurrak eta Otto liburuei esker ezagutzen duguna. Kontakizunak bi lan horien ezaugarriak erakusten ditu. Esaterako, Hiru bidelapurrak obran bezala, heroia gaizkileak onbidera ekarriko dituen neskato bat da, eta, Otto hartan bezala, zoria da gertaera guztien giltzarri, errealitate bidegabearen salaketarekin batera. Bost bat urtetik aurrerako haurrentzako liburu ilustratu hau ez da nolanahikoa, ezaugarri asko ditu aparteko bihurtzen dutenak, aipagarrienak testuaren eta irudiaren arteko oreka zein irudien adierazkortasuna dira. Haurrak bitartekaria beharko du ipuinaren ñabardura guztiez jabetzeko, baina —hau bai paradoxa—, ilustrazioen behaketa hutsarekin kontakizunaren muinaren jabe egingo da.

Izan ere, ilustrazioek istorioaren gakoak zehaztu eta bigarren mailako informazioa ere ematen dute, baina haurrak bere ondoan heldu bat behar du ipuinaren jabe osoki egiteko eta —ez da hau garrantzi gutxikoa— kontaketak dituen tentsio-guneak babesean gainditzeko.

Bordaren itzulpenak Ungererren ironia fina nabarmentzen du, eta obra are deliziusago bihurtzen.

  • Jatorrizko titulua :
  • Zeralda’s ogre (Diogenes Verlag)

  • Autorea(k) :
  • Tomi Ungerer

  • Ilustratzailea(k) :
  • Tomi Ungerer
  • Itzultzailea(k) :
  • Itxaro Borda

  • Hizkuntz gainbegirada :
  • Jean-Louis Davant euskaltzaina



Albuma - 26,5 x 20 cm - 36  orri - ISBN : 978-2-84963-075-4
Prezio publikoa : 10 € - Dohainik zabaldua iparraldeko ikastetxeetan - Distribué gratuitement dans les établissements scolaires

Artikuluari erantzun

Nor zira ?
Zure oharra hemen ezar ezazu

Oharren haria segitu : RSS 2.0 | Atom