Ikas, euskal pedagogia zerbitzua - Olerkiak
Ikas.org > Olerkiak

Haizea

Haizea

Haize bortitz,
hodei kexatuen hitz.
Haize ero,
jo ezak ate eta leiho.
Haize ezti,
egun epelak bezti.
Hego haize,
laster euri heze.
Ortzia bete da xixtuz
zuhaitz sendoak plegatuz.
Hara haize fin eta hotza,
ipar buruko kantu arrotzen hotsa.
Luixa Giltzu 2007/03

Ixo

Xo, entzun haize sortzaileak :
esku-haize* liluragarria, xifli-xafla,
hauspoa puf, puf, puf.
Xo, batzuek orroaz dabiltza
elektrikaren indarrez :
ile xukatzailea uuu,
haizagailuari esker bero arina.
Xo, han da haizearen indarra
errotaren hegatzetan,
errotatxoen itzulietan
errota eolikoen hertze elektrikoetan.
Xo, begira ! haize-zorroa,
gorri, xuri, airean dantzan,
enbata eta haize beltzak
haserretzean.
Begiratzen dakienak
haizea ikus dezake,
nahiz eta gardena izan !
Luixa Giltzu 2007/03
* esku-haize : haizemaile

Haize farfaila

Eguzkiarekin naiz aspertzen,
nik haizea dut miresten,
ametsetan goaitatzen.
Haize farfaila naiz,
ez nauzu ezagutzen ?
Jendeak dit begiratzen,
haizearekin nabilelarik dantzatzen,
zeruaren apaintzen !
Ufa beza haize beltzak,
sendi nahi ditut haren hatsak !
Egun haizetsuak ditut goaitatzen,
orduan bainaiz haizearekin ezkontzen !
Luixa Giltzu 2007/03

Autorea :

Luixa Giltzu

Argitaratzailea :

Ikas

Argitaratze data :

2010/12/22