Ikas, euskal pedagogia zerbitzua - Olerkiak
Ikas.org > Olerkiak

Hazparne

Hazparneko zapataginak

Denboraren lehen leizean,
haizeak zioen bere elean,
urrun ufatuz bere hatsa :
“Dena da deus ez, dena hutsa,
zeruan soilik izarren errautsa !“
Ondoren lurrak intziri boza zuen luzatu,
eta hola zen mintzatu :
“Hautsi nahi dut zorte hitsa,
haziek zabal ene hitza,
sor dadila lehen haritza !“
Entzun !
Zapatak baino lehen ziren zuhaitzen erroak,
zapataginak baino lehen ur bizien orroak.
Jendea gero zen heldu,
ortutsik haitzari hurbildu,
bere axalaren sekretuak bildu !
Lehen, zapataginak baino lehen,
haritz barnen Hazparnen !
Luixa Giltzu 2003an

Hazparneko zolan

Hazparneko zolan, joan da bizitza,
entzun dugu historia, memoriaren hitza,
ikertu harpe barnak eta merkataritza,
eiheren zirurika eta oihalgintza.
Sakratua zen sua eta ilargi hitsa.
Gibelean gelditu da oi zapatagintza,
sendi dugu oraingo garaien baldintza,
eta aro modernotan orain bagabiltza !
Lehengo arbasoak harpetan laketzen,
oihanaren sakonean ari ehizatzen,
gero ikasi zuten nolazpait landatzen,
etxolen eraikitzen, lurraz axolatzen,
ondoren bazakiten tresnen eraikitzen,
uzta bildu ondoren artoaren ehotzen,
errekak baliaturik larruaren lantzen,
Hazparneko zola, joan zen zabaltzen !
Harpeak gelditu dira tinduen markekin,
harriak grabatuak segur zizelekin,
zapatak ongi josiak beren orratzekin
bizitza gogorra zen behar zitzaion ekin.
Orain, Hazparne dugu etxe berriekin,
Aiherran lotu dira hegazkingintzarekin,
Ezkia xutik dago murru azkarrekin,
eta denak gabiltza ordenagailuekin !
Luixa Giltzu 2003an

Autorea :

Luixa Giltzu

Argitaratzailea :

Ikas

Argitaratze data :

2011/01/20