Ikas, euskal pedagogia zerbitzua - Olerkiak
Ikas.org > Olerkiak

Inauteriak

Inauteriak

1-2-3
Inauterien giro dugu
4-5-6
Irri egin pailazoei
7-8-9
Kaxkarot martxa eta jauzi
10-11-12
Kasu kasu sorginari !
13-14-15
Xapela* hiruki xorrotx
16-17-18
Lepoko xingola, ttattar bitxi
19 eta 20
Ezkerrean tronpeta, eskuinean baloi !
Luixa Giltzu 2009
*Xapela : Txapela

Inauteriak

Inauteriak etorri dira,
hautatu behar dut jantzi,
pailazo, sorgin edo printzesa,
matahamiak jan eta jauzi !
Kaxkarot martxa ikasiko dut
eta Lantzeko erronda,
konfeti guziak dantzan dabiltza,
haurren loriako on da !
Karriketan joaldunak tulun,
lerro lerroka dabiltza,
zanpantzar tzarra erreko dugu
iratzarri zaigu hartza !
Luixa Giltzu 2009

Xapelak* inauterietan

Xapelak* balantzan
Inauterietan dantzan !
Magoarena izardun,
pailazoarena loredun,
Arlekinena beltz ilun,
baratzezainak lastodun,
indioak buruko lumadun,
marionak xingoladun,
eta printzesak koroan, perlak ehun !
Xapelak* balantzan
Inauterietan dantzan !
Luixa Giltzu
*Xapelak : Txapelak

Matahamiak

Irinaren xuria,
arroltzeen gorringoa,
azukrearen gozoa,
esnearen isuria. 
Zartaginaren sua
usain berrien sortzen,
orea han deno erretzen,
haurrak ez dira mugitzen.
Ondotik jauzi eta festa,
matahamia airean dantzaka,
bertzaldera itzulika.
Artoski ezarri dut azietan
lauetan plegatuz,
gainetik azukratuz,

orain diotzuet, haur maiteak, on dagizuela matahamiak !
Gozatuz zuen irri alaiak !
Eta ongi asez gero,
kanta dezazuen dut espero :
Kandelairu bero
negua da gero,
kandelairu hotz
negua da motz !
Luixa Giltzu 1995

Autorea :

Luixa Giltzu

Ilustratzailea :

Piarres Erdozaintzi

Argitaratzailea :

Ikas

Argitaratze data :

2010/12/22