Ikas, euskal pedagogia zerbitzua - Olerkiak
Ikas.org > Olerkiak

Pazko, apirileko arraina

Bi arrain ero

Binbili eta Bonbolo
bi arrain ero,
udan fresko fresko,
neguan bero bero.
Bustian idor
idorrean busti
bakean ezkor
kexuan ezti.
Bi arrain ero
hortan bego!
Noiz dugu apirila ?
Gero, gero !
Eta lehena ?
Goaita oraino !
Badator, heldu da
gezurren botatzeko
urtero, urtero !
Luixa Giltzu 2007

Gezurraren eguna

Arrain bat
eta arrain bi,
igeri eta igeri.
Nora doatzi* ?
Apirilaren lehenean
mihi faltsuen egunean,
badoatzi*, badoatzi*,
kutzu kutzu, kitxi kitxi,
itsas lamina bitxiz-bitxi,
gezurrez nahi dute jantzi !
Luixa Giltzu 2007

Apirileko arraina

Ni naiz apirileko arraina,
itsasoan gordetzen naizena,
amuarrain, bakailao, izokina,
marrazo, legatza edo sardina.
Ni naiz igerilari arina,
eta gezurti fina,
mihi luzeen erregina !
Uhinen zaldi gainean
egiten dut salto,
itsas laminen besoetan
lokartzen naiz seko !
Ni naiz apirileko arraina,
haur guzien lagun bikaina !
Luixa Giltzu 1998

Pazko

Dilin dolon
Bolon bolon,
ezkilak heldu dira,
arroltzeen botatzera !
Dilin dolon,
bolon bolon
untxiak salto salto,
oiloak piko piko !
Dilin dolon
Bolon bolon,
Pazko dator, Pazko dator,
xerka gogor, xerka gogor,
arroltzeak hor dira hor !
Luixa Giltzu 1998

Txokolatea

Kakaoa, kakaoa,
kakaoarekin
egiten da txokolatea !
Txokolate xuria edo hurrekin,
maite dut jatea ene lagunekin !
Beltza ere jaten dut ogiarekin,
goizean edaten dut esnearekin !
Pazkoko arraoltze eta oiloak,
txokolatezkoak denak goxoak !
Kakaoa kakaoa,
kakaoarekin
egiten da txokolatea !
Luixa Giltzu 1998

Autorea :

Luixa Giltzu

Ilustratzailea :

Piarres Erdozaintzi

Argitaratzailea :

Ikas

Argitaratze data :

2011/01/20