Ikas, euskal pedagogia zerbitzua - Olerkiak
Ikas.org > Olerkiak

Zaldi gainean

Zaldi gainean

Zaldi gainean ileak airean
munduaren ezagutzen,
norabidea beti argi dut
haizeak bainau laguntzen !
Zaldiak Ximixt izena baitu
ortzantzak ez nau izitzen,
Haren gainean trostan dakusat
paisaia urruna hurbiltzen.
Barazuza elur edo euritan
erauntsiak ez nau gelditzen,
eta gau iluna datorrelarik
izarren hautsa dut biltzen !
Luixa Giltzu 2010/04

Autorea :

Luixa Giltzu

Argitaratzailea :

Ikas

Argitaratze data :

2011/01/20