Aurkezpena
Aurkezpen orokorra
IKAS pedagogia zerbitzua 1901eko legepeko elkartea da.
Euskararen erakunde publikoa eta Hezkuntza nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, honela ezagutzen da IKAS :
ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen duela ;
lau sareen federazio egitura dela (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).
IKASen lan sailak
1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz :
mota guzietako dokumentalak kontsultzatzeko edo mailegatzeko eskainiz bere egoitzan:
![]() |
Gaur egun, IKASek 21 000 bat liburu, bideokaseta, CD, CD-ROM eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak...
Oraidanik joan zaitezke gure dokumentazio zerbitzuaren ikertzera : dokumentazio zerbitzua |
pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz : irakasleendako formakuntza eta informazio saioak
dokumentu berriak sortuz eta hedatuz :
| Oraidanik joan zaitezke gure argitalpenak behatzera : argitalpenak | ![]() |
Zuberoako adarra
![]() | Zuberoako adarra ideki zuen IKASek Maulen, 2003ko azaroan, bere eginkizunen Zuberoako beharrei egokitzeko, bereziki dokumentazio eta animazio sailetan. |
Administrazio kontseilua honela osatua da
Zortzi kide irakasleen taldean : bi ordezkari sare bakoitzetik
(sare publikotik, sare pribatutik, ikastolen saretik eta beste bi AEKren izenean).
Lau kide burasoen taldean, sare publikoa, sare pribatua eta ikastolen sarea ordezkatuz.
Bi kide kultura eta hezkuntza alorren ordezkari, bai eta euskal ikasketetako unibertsitari bat.
Eskubidezko bi kide, erakunde publikoen ordezkari : Akademiako errektorea eta Euskararen erakunde publikoaren lehendakaria (boz kontsultatiboa izanik).
Elkarteburua Maite Erdozaincy-Etchart da.
Argitalpen batzordea
Argitalpen batzordeak ditu argitalpen saileko hautuak finkatzen, urtean bizpahiru aldiz. Hezkuntza saileko ikuskariz eta lau sareetako irakasleen ordezkariez osatua da batez ere.
Batzorde pedagogikoak eta zientifikoak ikasmateriala ikuskatzen du, IKASek argitaratu aitzin. Hezkuntza saileko ikuskariz, unibertsitariz eta euskaltzainez osatua da.
Talde profesionala
Aines Dufau, zuzendari orokorra
Peio Jorajuria, zuzendari ordea
Xan Othaburu, dokumentalista
Maialen Galleras, dokumentalista laguntzailea
Unai Zubeldia, ikasmaterialgintzako proiektu kudeatzaile
Antton Hariñordoki, ikasmaterialgintzako proiketu kudeatzaile
Xabier Elizondo, maketista
Fred Larrondo, idazkaria eta banaketa arduraduna
Maddi Etchecopar, Mauleko adarreko animatzailea.




