Flash animazioa

Azken artikuluak

0 | 5 | 10 | 15 | 20 | 25 | 30 | 35 | 40 | ... | 100

Ostirala 2013-ko maiatzaren 17a

Biltzar Nagusia

IKAS euskal pedagogia zerbitzuaren biltzar nagusia : 2013ko maiatzaren 25ean, larunbatarekin, 09:30etik eguerdi arte, Uztaritzeko Lapurdi salan.

Solas gaiak :

- Maite Erdozaintzi-Etxart elkarteburuaren sar-hitza, Uztaritzeko axuantaren mintzaldia, eta ondotik erakunde publikoen ordezkariena
- Iragan urteko lan bildumen eta kontuen aurkezpena, eztabaida eta bozka. Kontu mandatariaren txostenaren laburpena
- Aurtengo egitasmoen eta aurrekontuen aurkezpena, eztabaida eta bozka
- Bakoitzak ekar lezakeen gaia.

Ostirala 2013-ko maiatzaren 17a

Irakurketari buruzko gogoeta

Euskarazko irakurketari buruzko gogoeta bat eraman nahi genuke IKASen dokumentazio zerbitzua eta lehen mailako irakasleen artean.

Dokumentazio gunean dagoen materialaren ezagutzera emaitea eta irakasleek sortu ustiapenen bateratzea, eta denen esku uztea izan daiteke helburua.

Bilkuran aipatu genitzakeen gaiak hauek dira :

- IKASen andanaka mailegatzen ahal diren liburuen aurkezpena eta sortu ustiapen pedagogikoak elkar trukatzea
- irakurketaren inguruko animazioen aipamena
- IKASen webgunean tresna bat sortu, euskarazko haur literaturari zuzendua

Horretarako bilkura bat antolatuko dugu maiatzaren 29an, asteazkenarekin arratsaldeko 15:00etan, IKASen.

http://www.ikas.org/dokumentazioa/-Liburuak-andanaka-.html

Osteguna 2013-ko apirilaren 4a

ImagesActives programa librea

Irudien ustiatzeko baliagarri de ImagesActives programa librearen aurkezpena, baita ere instalatzeko eta erabiltzeko laguntza saioak emanen dira, IKASen informatika gelan :

- apirilaren 17an, 10:00etatik 11:30ra
- apirilaren 24an, 14:00etatik 15:30ra

Parte hartu nahi baldin baduzu, otoi izena emazu lehenbailehen, zein saiotan parte hartu nahi duzun zehaztuz.

Adibide batzuk :

- http://images-actives.crdp-versailles.fr/spip.php?rubrique2&lang=fr

Asteazkena 2013-ko apirilaren 3a

Ikas Sarako azokan

Laure Gomez marazkilariaren laguntzarekin, Ikas Sarako Idazleen Biltzarrean zen apirilaren 1an.

Haur literatura albumek eta Mano Kurutxarriren Historia 1492-1815 liburuak arrakasta ederra izan dute.

JPEG

Osteguna 2013-ko martxoaren 21a

"Historia 1492-1815" aurkezpena Baionako Euskal Museoan

Dozena bat irakaslek Mano Kurutxarriren Historia liburuaren aurkezpen bat Baionako Euskal Museoan segitu dute, Garaiko dokumentuak zuzenki ikusteko posibilitatearekin.

JPEG
JPEG

Ikus liburuen aurkezpena :
- Ikaslearen liburua
- Gidaliburua

JPEG

Ordutegiak

Egoitza nagusia

astelehenetik ostiralera idekia da :
09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara

Uztaritzeko Lapurdiko Bizkondeen karrikaren 81 zenbakian.

Zuberoa

Astearte eta asteazkenetan idekia da :
09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara

Mauleko Zerbützüguneko Arbaila salan .

Aurkezpen orokorra

IKAS pedagogia zerbitzua 1901eko legepeko elkartea da.

Euskararen erakunde publikoa eta Hezkuntza nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, honela ezagutzen da IKAS :

- ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen duela ;
- lau sareen federazio egitura dela (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).

JPEG

IKASen lan sailak

1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz :

- mota guzietako dokumentalak kontsultzatzeko edo mailegatzeko eskainiz bere egoitzan:

JPEGGaur egun, IKASek 21 000 bat liburu, bideokaseta, CD, CD-ROM eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak...

Oraidanik joan zaitezke gure dokumentazio zerbitzuaren ikertzera : dokumentazio zerbitzua

- pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz : irakasleendako formakuntza eta informazio saioak

- dokumentu berriak sortuz eta hedatuz :

Oraidanik joan zaitezke gure argitalpenak behatzera : argitalpenak

Zuberoako adarra

JPEGZuberoako adarra ideki zuen IKASek Maulen, 2003ko azaroan, bere eginkizunen Zuberoako beharrei egokitzeko, bereziki dokumentazio eta animazio sailetan.

Administrazio kontseilua honela osatua da

- Zortzi kide irakasleen taldean : bi ordezkari sare bakoitzetik
(sare publikotik, sare pribatutik, ikastolen saretik eta beste bi AEKren izenean).
- Lau kide burasoen taldean, sare publikoa, sare pribatua eta ikastolen sarea ordezkatuz.
- Bi kide kultura eta hezkuntza alorren ordezkari, bai eta euskal ikasketetako unibertsitari bat.
- Eskubidezko bi kide, erakunde publikoen ordezkari : Akademiako errektorea eta Euskararen erakunde publikoaren lehendakaria (boz kontsultatiboa izanik).

Elkarteburua Maite Erdozaincy-Etchart da.

Argitalpen batzordea

Argitalpen batzordeak ditu argitalpen saileko hautuak finkatzen, urtean bizpahiru aldiz. Hezkuntza saileko ikuskariz eta lau sareetako irakasleen ordezkariez osatua da batez ere.

Batzorde pedagogikoak eta zientifikoak ikasmateriala ikuskatzen du, IKASek argitaratu aitzin. Hezkuntza saileko ikuskariz, unibertsitariz eta euskaltzainez osatua da.

Talde profesionala

- Aines Dufau, zuzendari orokorra
- Peio Jorajuria, zuzendari ordea
- Xan Othaburu, dokumentalista
- Maialen Galleras, dokumentalista laguntzailea
- Unai Zubeldia, ikasmaterialgintzako proiektu kudeatzaile
- Antton Hariñordoki, ikasmaterialgintzako proiektu kudeatzaile
- Maritxu Rivière, lehen mailako irakaslea
- Xabier Elizondo, maketista
- Fred Larrondo, idazkaria eta banaketa arduraduna
- Maddi Etchecopar, Mauleko adarreko animatzailea.

JPEG