Ikas Durangora
Urtero bezala, Ikas Durangoko liburu eta diska azokan izanen da.
http://www.eke.org/albisteak/1321524927
Abenduaren 4tik 8ra Gerediaga elkarteak antolatu Durangoko Disko eta Liburu Azokaren 46. edizioa ospatuko da. Iparraldeko argitaletxeek ere haien ekoizpenak aurkeztuko dituzte bertan Euskal kultur erakundearen laguntzarekin.
Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker aurten ere Iparraldeko zortzi argitaletxek eremu berezi bat ukanen dute azokan : Agorila, Euskaltzaleen biltzarra, Ikas, Gatuzain, Maiatz, ZTK, Elkar eta lehen aldikotz Pimientos elkartea.
Bestalde liburu eta disko aurkezpen andana bat programatua da azokaren denboran Ipar Euskal Herriko uztaren hobeki ezagutarazteko.
Euskal kultur erakundeak gune berezi bat antolatu du www.durango.eke.org helbidean huts egin behar ez den hitzordu kulturala honetaz. Azokaren aurkezpena, Ipar Euskal Herriko argitaletxeak eta beraien berritasunen katalogoa atxeman daitezke bertan.
Bestalde, aipatzekoa da Departamenduko Mailegu Liburutegiak lehen aldikotz Durangoko Azokaren bisita profesional bat antolatuko duela, abenduaren 8an. Bisita hori Kontseilu Orokorrak eskualde hizkuntzak bere baitan sustatzeko daukan ekintza egitarauan kokatzen da.

Artikuluari erantzun
Suivre les commentaires :
| 