Nor gira

Ostirala 2009-ko urriaren 30a

Ikas Xiberoa

Xiberoko adarra sortü züan IKASek Maulen, 2003ko azaroan, bere eginkizünen Xiberoko beharrer doitzeko, bereziki dokümentazione eta animazione sailetan.

Ostirala 2009-ko urriaren 30a

Harremanak

IKAS Xiberoa

IKASen adarra bada Xiberoan, Mauleko Zerbütxügüneko Arbaila gelan.

Solaskidea : Maddi Etchecopar

Tel : 05 59 28 78 91

ikas.xiberoa@wanadoo.fr

Astelehenez, bi astetarik : 09:30etarik 12:30era eta 13:30etatik 16:30etara

Asteartez: 09:00etatik 12:30era eta 13:30etatik 18:00etara

Asteazkenez : 09:00etatik 12:30era eta 13:30etatik 18:00etara

IKAS Uztaritze

Lota jauregia - 64480 Uztaritze

Tel : 33 (0) 5 59 93 24 80 - fax : 33 (0) 5 59 70 32 88

info@ikas.org

astelehenetik ostiraleala zabalik da :

09:00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 18:00etara

Uztaritzeko Lota jauregiaren 2. selairüan.

Güne orokorra : http://www.ikas.org

Irakasleentako günea : http://dokumentazioa.ikas.org

Ostirala 2009-ko urriaren 30a

Ikas Euskal pedagogia zerbitzua

IKAS pedagogia zerbitzua 1901eko legepeko elkartea da.

Euskararen erakunde publikoa eta Hezkuntza nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, honela ezagutzen da IKAS :

- ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen duela ;
- Lau sareen federazio egitura dela (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).

IKASen lan sailak

1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz :

- mota guzietako dokumentalak kontsultzatzeko edo mailegatzeko eskainiz bere egoitzan:

Gaur egun, IKASek 21 000 bat liburu, bideokaseta, CD, CD-ROM eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak...

Oraidanik joan zaitezke gure dokumentazio zerbitzuaren ikertzera.

- pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz : irakasleendako formakuntza eta informazio saioak

- dokumentu berriak sortuz eta hedatuz :

Oraidanik joan zaitezke gure argitalpenak behatzera.

Administrazio kontseilua honela osatua da

- Zortzi kide irakasleen taldean : bi ordezkari sare bakoitzetik

(sare publikotik, sare pribatutik, ikastolen saretik eta beste bi AEKren izenean).

- Lau kide burasoen taldean, sare publikoa, sare pribatua eta ikastolen sarea ordezkatuz.

- Bi kide kultura eta hezkuntza alorren ordezkari, bai eta euskal ikasketetako unibertsitari bat.

- Eskubidezko bi kide, erakunde publikoen ordezkari : Akademiako errektorea eta Euskararen erakunde publikoaren lehendakaria (boz kontsultatiboa izanik).

Elkarteburua Maite Erdozaincy-Etchart da.

Argitalpen batzordea

Argitalpen batzordeak ditu argitalpen saileko hautuak finkatzen, urtean bizpahiru aldiz. Hezkuntza saileko ikuskariz eta lau sareetako irakasleen ordezkariez osatua da batez ere.

Batzorde pedagogikoak eta zientifikoak ikasmateriala ikuskatzen du, IKASek argitaratu aitzin. Hezkuntza saileko ikuskariz, unibertsitariz eta euskaltzainez osatua da.

Talde profesionala

- Aines Dufau, zuzendari orokorra
- Peio Jorajuria, zuzendari ordea
- Xan Othaburu, dokumentalista
- Maialen Galleras, dokumentalista laguntzailea
- Unai Zubeldia, ikasmaterialgintzako proiektu kudeatzaile
- Antton Hariñordoki, ikasmaterialgintzako proiketu kudeatzaile
- Xabier Elizondo, maketista
- Fred Larrondo, idazkaria eta banaketa arduraduna
- Maddi Etchecopar, Mauleko adarreko animatzailea.