B1 – Zenbat galdera!
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Zer da «ihauteri sasoia»?
Ihauteri sasoia edo ihauteriak errege egunetik (urtarrilaren 6an) garizuma hastapena arte luzatzen den aldia da. Garizuma aitzineko azken zazpi egunak «gizen egunak» deitzen dira. Ondorioz, ihauteri sasoiko azken eguna astearte ihauteri da. «Gizen egunetan» anitz jateko ohitura zen, baita manera araugabean¹ besta egiteko ere. Ordena soziala zangoz gora ematen zen eta trufa nagusitzen zen.
Noiz da astearte ihauteri² edo astearte gizen?
Astearte ihauteriko data urtero aldatzen da. Dena dela, astearte ihauteri otsail erditsuaren eta martxo erditsuaren artean gertatzen da. Orduan ihauteri sasoia bukatzen da eta gero, garizuma dator.
Zer da garizuma?
Gizen egunen ondotik garizuma hasten da. Garizuma giristinoen aldi bat da, Pazkorako prestakizun gisa, eta 40 egun irauten du. Garizuman mehe jan behar da, erlijio katolikoaren aginduaren errespetatzeko, ihauteri sasoian ez bezala.
Euskara 5
Ikas
1 Araugabe: sans contrôle
2 Astearte ihauteri: Mardi Gras
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self