B1 – Miñan. Hirugarren parteko XI. kapitulua
IRAKURRIAREN ULERMENA – Miñan liburuan Ibrahima Baldek Gineatik Europara egin bidea kontatzen da. Irakurriko duzun pasartean Ibrahima Aljerren da.
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Aljerren urte bat eta hiru hilabete egin nituen, Birkhadem auzoan. Gutxi gorabehera bostehun egun. Egun bakoitza pasatzeko hiru lagun: ura, hondarra, eta porlana. Jantziak ere hiru: pala bat eta bi eskularru. Eskularruak nik erosi nituen, nire eskua gastatzen ari zelako. Baina Birkhademi eskuak ez zaizkio sekula gastatzen, hara egunero iristen da izerdi berria. Malitik, Nigeriatik, Kamerundik, toki guztietatik. Egunero. Dena immigrazio.
Basamortua zeharkatu duen afrikarra, edo gerrarik ihes egin duen siriarra. Logika oso sinplea da, lana gogorra baldin bada, immigrazioak egingo du.
Birkhademen lana erdi gordeka egin behar zen, Poliziak ez atzemateko. Gauetan ere ez ginen chantier– etik ateratzen, badaezpada. Hormigoizko bloke handi batzuen azpian ezkutatuta egiten genuen lo. Horra gure ohea, betoi puska bat. Eta horra gure estalkia, kartoi txatal bat. Egunsentian, jaiki, otoitz egin, kartoiak tolestu, eta lanera.
Chantier-etik kanpo nik ez dut Aljer ezagutzen. Gu herrialde magrebtarretan ez gara errespetatuak. Inoiz zerbait erosi beharrez denda batera sartzen banintzen, kanpora bidaltzen ninduten, “hemen animaliarik ez”. Eta espaloian irainak entzuten nituen.
Edo ez zuten ezer esaten, baina sudurra tapatzen zuten nire ondotik pasatzean.
Herrialde magrebtarretan umiliazioa etengabea da. Eta ez da Polizia bakarrik, jende arrunta da, zu eta ni bezalakoa, askotan haurrak. Eta zuk ez daukazu onartu besterik, ezin duzu ezer esan.
Miñan
Amets Arzallus Antia, Ibrahima Balde
Susa argitaletxea, 2019
,
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self