B1 – Nere etxea
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Azpiko galderei edo aginduei erantzunez, lehenik olerkiaren forma aztertuko duzu eta ondotik haren edukia.
1-Ke urdin bat zarion etxe kaxkoari
xoriak zuhaitzetan ziren kantuz ari:
nere etxea
xuri, gorri zoin eder zitzaitan ageri.
2-Mendi larrutu azpi xoragarri hartan
kaxko gorri batekin agertzen zitzaitan.
Nere etxea
agertzen zitzaitan bai…, bainan ametsetan.
3-Ardura ustez-eta hegazpean nintzen
hasperenka jarririk nunbait naiz atzartzen:
“Nere etxea
ametsezkoa baizik ondikotz! ez hintzen…”
4-Munduratuz geroztik hirian naiz bizi.
Etxerik ez baitugu etxez etxe goazi.
Nere etxea
haurrean zoin zen ere dut ahantzi.
5- Ez naite bozkaria herrirat joan arte.
Egoitza triste hura zertako dut maite?
“Nere etxea”
dut bihotzean deitzen; zertako ba ote?
6- Oi, amattoren begi ñabar ezti hori
non ote da? Non? Ez zait aspaldi ageri
nere etxea,
betiko udaberri neri irriz ari.
Hiztegia
nere: Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen diren formak nire eta ene dira.
ondikotz: maleruski, zoritxarrez – Euskaltzaindiaren hiztegian: ondikoz
Iratzeder (Jean Diharce)
Biziaren olerkia liburutik
1983, Gero Euskal liburuak Ed. Mensajero
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self