GERNIKAKO ARBOLA: tradizionalismoaren eta liberalismoaren arteko gatazka
HELBURUAK:
Ikasgaien arteko lotura: Arte plastikoak, historia, euskara, musika
• Nozioak: tradizionalismoa, liberalismoa, foruak, Gernikako arbola, karlistaldiak, erromantizismoa
• Gaitasunak: Dokumentu azterketa, marrazki satiriko baten aztertzea, hizkuntzan trebatzea (hiztegia, ulermena eta adierazpena)
• XIX. mendeko prentsa satirikoa eta euskal kantugintza tradizionalaren ezagutzea
Overview
1. DOKUMENTU AZTERKETA: IDEIA LIBERALAK ETA TRADIZIONALISTAK
Agindua: XIX. mendeko giro gatazkatsuaren ulertzeko, ariketak egin itzazu testua irakurri ondoan.
1.ariketa: Testua irakurri ondoan, ideia tradizionalistei doazkien 5 hitz atzeman itzazu
Karlistaldiak edo gerla karlistak herritarren altxamenduak izan ziren. Gerla karlisten ulertzeko, Europa osoan gertatzen zen tradizioaren eta liberalismoaren arteko gatazka giroa kontuan hartu behar da, nahiz arrazoiak anitz eta konplexuak diren.
Erlijioa biziki eragin handikoa zen jendarte tradizionalean. Liberalen xedea, aldiz, hau zen: nazioaren eraikitzea populazioa eta eskualdeak bilduz gobernu zentral eta azkarraren inguruan, hala nola Parisen eta Madrilen inguruan. Karlistak beren tradizioei eta bizimoldeari lotuak zitzaizkien. Frantziatik hedatu ideia liberaleko gobernu berrien kontra altxatu ziren. Oro har, landako jaun ttipiak, apezak eta laborari xumeak ziren; liberalak, aldiz, hiritarrak, burgesak eta noble handiak, bereziki.
Euskal Herrian garrantzi handiko gerlak izan ziren eta euskal nazionalismoaren abiapuntu gisa kontsideratzen dira. Alabaina, 1876an, karlistek bigarren gerla galtzean betirako galdu ziren foruak, Iparraldean Frantziako Iraultzaren garaian jada galdu zirenak. Alabaina, Hego Euskal Herriak oraindik atxikitzen zuen antolaketa propioa desagertu zen. Aduana ez zen gehiago Ebro ibaian: Bidasoan finkatu zen. Zerga sistema ere aldatu zen. Bestalde, ordu arte euskaldunek soldadutza egiterik ez bazuten ere, nahitaezko bihurtu zitzaien foruak galdu ondoan.
- Karlista: foruen eta monarkia tradizionalaren (katolikoa eta deszentralizatua) aldeko pertsona.
- Foruak: tokiko usaietan eta ohituretan oinarritzen zen lege bilduma. Hego Euskal Herriko foruak Gerla Karlisten ondorioz galdu ziren; Iparraldean, aldiz, Frantziako Iraultzaren ondorioz.
Iturria: XIX. mendea Ikas
2.ariketa: Zein hitz ez doakie ideia liberalei?
2. ARTE OBRA BATEN AZTERKETA: MARRAZKI SATIRIKOA
Tomás Padró, La Madeja Política aldizkaria, 1874, Bartzelona
1.ariketa: Obraren aurkezpen fitxa bete ezazu.
2.ariketa: Obraren azterketa
2. HIZKUNTZA LANTZEN
Biografia: Jose Maria Iparragirre Balerdi (1820, Urretxu, Gipuzkoa – Itsaso, Gipuzkoa, 1881) Koblakari eta musikaria zen. Euskal Herriko erromantizismo artistikoaren pertsonaia nagusietarik da, eta haren Gernikako Arbola ereserkia euskaldunen nortasunaren ikur bilakatu da. Iparragirreren bizia XIX. mendeko gertakari historiko nagusiek markatu zuten: 14 urtetan karlistaldietan parte hartu zuen, preseski Mendigorriko guduan, eta ondorioz erbesteraturik ibili zen Europan gaindi. 1848ko altxamenduetan parte hartzeagatik atxilotua izan zen Parisen. Beste anitz euskaldunen gisan, Amerikara ere emigratu zuen. Argentinan eta Uruguain zenbait urtez artzain ibili ondoan, Euskal Herrira itzulirik, azken urteetan herriz herri kantuz ibili zen, miseria gorrian hil arte.
1.ariketa: Hutsuneak bete itzazu kantua entzun arau.
2.ariketa: Erlijioari dagozkion hitzak idatz itzazu azpian.
1 Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman (e)ta zabal (e)zazu
munduan fru(i)tua
adoratzen zaitugu
arbola santua
2 Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako arbola.
Zaude bada zutikan
orain da denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera.
3 Ez zera eroriko
arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia.
Laurok hartuko degu
zurekin partea
pakian bizi dedin
euskaldun jendia.
4 Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laister belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
arbola biziko da
orain eta gero.
5 Arbola botatzia
dutena pentsatu
Euskal Herri guztian
denak badakigu.
Ea bada jendia
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.
6 Beti egongo zera
udaberrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaite, bada,
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.
7 Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko,
gerrarik nahi ez degu
pakea betiko,
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.
8 Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Baita indarra ere
zerorren lurrari
eta bendizioa
Euskal Herriari.
3. Kantua irakurri ondoan, hurrengo galderei erantzun iezaiezu
Course Features
- Activities 1848ko udaberria
You May Like
B1 – Benito Lertxundi Balearen bertsoak
ENTZUNAREN ULERMENA - Balearen bertsoak herri kantua da. Benito Lertxundik grabatu zuen 1977an Zuberoa. Askatasunaren semeei disko bikoitzean. Benito Lertxundiren euskalkian idatzizko...
B2 – Bide luzea Ternuarat
ENTZUNAREN ULERMENA - Bide luzea Ternuarat kopla anonimoak dira, 1798. urtean bilduak. Ternuarako bidean gertatu muturreko zailtasunak azaltzen ditu, hots, elementuen aurkako itsasgizonen...
A2 – Euskal balea edo sardako balea 1
ENTZUNAREN ULERMENA - Ikusiko duzun bideoan Euskal balea edo sardako balearen ezaugarriak aipatzen dira.
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self