B1 – Maitatua sobera (Ama)
IRAKURRIAREN ULERMENA – Oxobik idatzi Maitatua sobera olerkia irakurriko duzu.
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Jules Moulier, Oxobi
Bidarrain sortu zen 1888an. Larresoroko seminarioan eta ondotik Biarnoko Nayko seminario nagusian egin zituen goi mailako ikasketak. Herriminak bultzatu omen zuen idaztera, eta euskara eta euskal kulturaren sustatzera. 1912an Hiriburuko bikario izendatua izan zen eta Jean Hiriart-Urruty laguntzen aritu zen Euskalduna aldizkarian idatziz. Beste hainbat apez euskaltzalerekin batean Gure Herria kazeta sortu zuen 1921ean eta lehen urteetan bere gain hartu omen zuen aldizkariko lan kargurik handiena. Literaturari doakionez, poesian nabarmendu zen bereziki. 1914an argitaratu Boz-oihu-deiadar nigar liburuan erakutsi zuen bere maisutasuna. Baina beste sail zenbaiteko liburuak ere bazituen: Alegiak, bertsotan idatzi fabulak, 1926an argitaratuak, Heiatik zerura (1935), Haur-elhe haurrentzat (1944), Aintzina (1944), Oxalde (1949)
Maitatua sobera nintzelarik haurra,
ez nakien nik zer zen amaren beharra;
bortu batean orai naiz bakar bakarra,
hartaz orhoit’ orduko heldu zaut nigarra.
Hegalñoak azkartzen sendituz geroztik,
baitoazi xoriak ohantze gozotik,
halaber joan ninduzun amaren altzotik…
ahantzia bainute herrian engoitik!
Bainan ama gaixoak ez nu ez ahantzi:
maiz daut Eskual Herritik igortzen goraintzi:
hautsi nion bihotza, nuenean utzi;
neretzat baizik ez da halere han bizi.
Bero daukat nik ere bihotzean garra,
Jinkoak piztu zauntan eskualdun pindarra!!
ama baitut oraino minetan indarra,
ama, gau ilhunean, argidun izarra!!!
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self